XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kume eder-ederra, larru illunzka, garbi, biguiñaz jantzita zegoan, eta bultz bakanaz eraginda, Kotu'k aurpegia aren lepoan ezarri, eta ille samur aiek bere larmintz menditar, latza, laztandu zioten.

Gero, gogora etorri zitzaion zertara etorria zan....

Kumetxoa il egin bear zuan....

Alabaiñan orduantxe konturatu zan, ezin zezakeala olakorik egin, ezta beste iñork il zezan utzi ere....

Andik laister, lagunekin bildu zan.

Katxo zeritzan auetariko batek, galde egin zion:
- I Kotu, zer arraioa daramak or?.

- An goian boskarren otsokumea aurkitu ziat.

Begira zeiñen pollita dekan...!.

- Utikan Kotu...! besteak erantzun zion.

Il ezak oraintxe bertan.

Pizti oiengandik ez dek ezer onik ateratzen.

Il ezak...! Il ezak...!, bestela egunen batean damu izango dek.

Begira ezak bein batean gertatutakoa....

Beste lagunek ere, Katxo'ren esanari eutsi zioten, baiñan dana alperrik, Kotu'k bere artan iraun zuan, eta noizbait baserrirako bidea artu zuten.

Andik laister, kumea otzez dar-dar asi zan, eiagora negartsuak jaulkitzen zituala.

Kumea otzez aika zala oarturik, Kotu'k kolkoan sartu zuan.

Azkenez, baserri-inguruko baso zabalera iritxi ziran, eta luzaro gabe illunabarko argi motelpean, auzoko etxeak agertu zitzaizkien.

Elkargandik agurtu baiño leen, gazteek erabaki zuten, urrengo egunean, andik ordu bitako joanaldian aurkitzen zan erriko udaletxera, ildako otseme ta kumeak eramango zituztela, oiko piztien eiza-sariak jasotzearren.

Kotu, baserriko gorengo etxean izeba Donga'rekin bizi zan.